XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZIA SALBATU KANPAINA

Bizia salbatu kanpaina Erresuma Batuan eta sanitate-arloan inoiz egin den ekintzarik garrantzitsuenetakoa da.

Kanpaina honek bi helburu ditu: 1. Larrialdian pertsona bat bizirik mantentzeko zer egin behar denari buruz jendeak duen kontzientziaren maila orokorra igotzea.

2. Milaka pertsona lehen laguntzei buruzko entrenamendu praktikoa ematen deneko ikastaroak egin ditzaten bultzatzea.

Kanpaina honen diseinu eta exekuzioa Peter Safar doktoreak bere Cardiopulmonary Cerebral Resuscitation liburuan berpizte-kanpaina nazional arrakastatsu baterako funtsezkotzat jotzen dituen lau erizpideetan oinarrituta dago.

Hona hemen erizpideak: - kontsentsu medikoa.

- jarraitu beharreko arau nagusiak.

- publikoaren kontzientzia.

- egikaritza.

Kontsentsu medikoa

Kanpaina Royal Society of Medicine-ren babesean, Sir John Walton zuzendari zuela, burutu zen.

Ondorengo elkarte hauek beren laguntza eta adorea eskaini dute: .